Itziarko abeslariak, arazo medikoengatik azken orduan baja izango den Nogen ordezkatuko du
Süne Buesa Arenan izango da gaur gauean eta Baskoniaren eta Bartzelonaren arteko Turkish Airlines EuroLeagueko zortzigarren jardunaldiko partidaren atsedenaldian kontzertua eskainiko du. Huntza talde ezaguneko abeslari ohiak, arazo medikoen ondorioz azken orduko baja izango den Nogen ordezkatuko du. Klubetik, errekuperazio bizkor bat opa diogu abeslariari.
Josune Arakistainek, Sünek, bere talentuarekin eta trikitiarekin gozaraziko ditu pabiloira etorriko diren 10.000 ikusle baino gehiagoak.