Sarrera guztiak salduta hasiko du berriz ere denboraldi ofiziala Buesa Arenak
OPENING GAME-ren bigarren ediziorako hiru aste falta direnean, gasteizko klubak SARRERA AGORTUEN kartela eskegi du. 15.500 pertsona baino gehiago izango dira Baskoniak, denboraldi berri honetan, Buesa Arenan jokatuko duen lehen partida ofizialean. Zaleen erantzuna izugarria izan da eta Zurbanoko pabiloia galdara bihurtuko du lehen egunetik.
EKITALDIA MINUTUZ MINUTU
16: 30etatik aurrera irekiko dira Buesa Arenako ateak Opening Game-ko ekitaldi handiari hasiera emateko. Irekiera show-ari taldearen aurkezpenarekin emango zaio hasiera. Bertan, Baskoniako pabiloia milaka LED eskumuturrekoekin argiztatuko da, nazioarteko kontzertu onenen argi eta soinu ikuskizun baten pare.
Zurbanoko Pabiloian jokatuko den denboraldiko lehen neurketa 18.00etan hasiko da. Juan Maganek musika ukitua emango dio atsedenaldiari, Bilbao Basketen aurkako partida amaitzean izango diren kontzertuen atariko txiki batekin. Neurketa amaitzean, saskibaloi pista eszenatoki batera pasako da hiru musika emanaldi handiz gozatzeko.
Viccok emango dio hasiera Buesa Arenako partidaren ondorengoko jaiari, Nochentera bezalako kantuekin gozatuz. Emanaldiaren ondoren, Maldita Nerea talde ezagunari emango diogu bide, eta Juan Maganek Zurbanoko pabiloiko pista hartuko du berriro, Opening Gameko ekitaldi handiari amaiera emateko. Modurik hoberenean emango diogu amaiera sei ordu baino gehiagoko ekitaldiari.
Saski Baskoniatik eskerrak eman nahi dizkiegu zale guztiei izan duten erantzun bikainarengatik.