Ekintza solidario honen 16. edizioa Cazoo Baskonia eta Valentzia Basketen arteko partidan ospatuko da
Valentzia Basketen aurkako Euroleagueko 26. jardunaldian ospatuko da “Saskiratu Esklerosi Anizkoitzaren alde” egitasmoaren 16. edizioa. AEMAR-ek antolatuta, La Caixaren, 5+11 Fundazioaren, Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren parte hartzea du ekintza solidario honek.
Ekitaldi solidarioak zozketa bat izango du, sari ugarirekin, eta notario aurrean egingo da partidaren atsedenaldian. Zozketako txartelak AEMARren egoitzan eros daitezke (Giza Eskubideen hiribidea, 37 behea) eta partida egunean bertan Buesa Arenako pabiloira sartzeko ateetan. Prezioa 2 €-koa izango da txartel bakoitzeko edo 10€-koa sei txarteleko.
Bildutako dirua AEMARen ematen diren errehabilitazio-zerbitzuak finantzatzeko erabiliko da, esklerosi anizkoitza duten arabarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko helburuarekin.
Esklerosi anizkoitza dutenei laguntzeko egingo den zozketa honetako sariak honako hauek dira:
1. saria: 350 €-tan baloratutako BIDAIA OPARI-BONOA
2. saria: 60€-tan baloratutako BIDAIA OPARI-BONUA. Eroski Bidaiak-ek emandako saria
3. Saria: 2023-2024 denboraldirako Cazoo Baskoniaren 2 abonu (400 sektorea). 5+11 FUNDAZIOAK emandako saria
4. Saria: 2023-2024 denboraldirako Cazoo Baskoniaren 2 abonu (400 sektorea). 5+11 FUNDAZIOAK emandako saria
5. saria: TAUGRES TXURI RETRO EDIZIO MUGATUKO KAMISETA. 5+11 Fundazioak emandako saria
6. saria: TAUGRES TXURI RETRO EDIZIO MUGATUKO KAMISETA. 5+11 Fundazioak emandako saria
7. saria: Bi lagunentzako bazkaria DANA ONA tabernan (Agurain). DANA ONA jatetxeak emandako saria
Irabazleak AEMARen webgunean (www.asociacionaemar.com), BASKONIAren webgunean (www.baskonia.com) eta Aemarren Facebook-en orrialde ofizialean (www.facebook.com/AemarAsociación) argitaratuko dira.