Baskoniak Izar Gorriaren bisita jasoko du ostegun honetan.
Emozioz eta saskibaloiz betetako urte berri bat hasiko da. Tenplu urdin-gorriak lehen aldiz irekiko ditu ateak 2025ean Baskoniaren eta Izar Gorriaren arteko norgehiagoka hartzeko (urtarrilak 2, 20:30). Erronka berri honetan, Pablo Lasoren gizonek Europan batzen jarraitzea eta PlayIn-eko postuerara hurbiltzea izango dute helburu. Serbiarrek Gasteizera egin zuten azken bisitan Baskonia atera zen garaile 87 eta 85-ko markagailuarekin.
14. Baskonia (8 garaipen eta 10 porrot): Baskoniak 2024an amaitu zuen dinamika berdinarekin jarraitzea nahi du. Zaleen babesean, urdin-gorriek Paris Basketball liderrari irabazi zioten. Ostegun honetan, Europako hitzordu berri bat izango dute etxean, beste garaipen bat lortzeko helburuarekin. Pablo Lasok pieza berri bat izango du bere aginduetara, Luka Samanic. Talde urdin-gorriak indartsu izaten jarraitu nahi du barneko jokoan, txapelketa osoko talderik erreboteatzaileena izanik, neurketako 36,5 aldaratze hartuz.
8. Izar Gorria (10 garaipen eta 8 porrot): Txapelketa kontinentaleko azken norgehiagokan Bartzelona menderatu ondoren iritsiko da Buesa Arenara Ioannis Sfairopoulosek zuzentzen duen taldea. Azken lehietan Branko Lazic, Milos Teodosic, Ognjen Dobric eta Uros Plavsicen hutsuneak izan baditu ere, serbiarrek PlayIn postuetan jarraitzen dute 10 garaipenekin eta 8 porrotekin. 14,2 puntu, 5,2 errebote eta 17,6-ko balorazioarekin, Filip Petrusev da taldeko jokalaririk nabarmenena. Belgradeko kluba txapelketa osoko hirugarren asistentzia emailerik onena bezala iritsiko da.
19 aldiz neurtu dituzte indarrak Europan Baskoniak eta Izar Gorriak, garaipenen balantzea 10ekoa izanik Gasteiztarrentzat eta 9koa Belgradekoentzat. Ostegun honetan berriz ere lehiatuko dira Buesa Arenan kontagailura garaipen berri bat erdiesteko helburuarekin.