Zalgiris eta Kanaria Handia Gasteiztik igaroko dira aste garrantzitsu batean.
Ia hilabete baten ondoren, Buesa Arenak ateak irekiko ditu berriro Zalgirisen eta Kanaria Handiaren aurka indarrak neurtuko dituen Baskonia hartzeko. Belgraden eta Andorran erori ondoren, etxean indartsu izateko eta dinamika urdin-gorria aldatzeko balioko luketen bi garaipen lortzeko momentua iritsi da.
Ostegunean, 20:30etatik aurrera, Euroleague Gasteizera itzuliko da Zalgirisen aurkako norgehiagokarekin. Kaunaseko taldea sailkapeneko 13. postuan kokaturik ageri da, arabarrek baino bi garaipen gehiagorekin. Urdin-gorriek badakite zer den denboraldi honetan Trinchierinei irabaztea (70-83). Neurketa garrantzitsu batean, Pablo Lasorenek Play In-eko postuetara gerturatzeko garaipena lortu nahi dute.
Endesa Liga ere Gasteitzera itzuliko da Dreamland Kanaria Handiaren aurkako partidarekin. Hau ere, norgehiagoka garrantzitsu bezala agertzen da liga erregularreko zortzi talderik onenen artean sailkatzeko. Arabarrek baino garaipen bat gehiagorekin, Jaka Lakovicek zuzentzen duen taldeak markatzen du etxeko txapelketako Play-off postuak. Garaipena eta averagea (92-86 joaneko lehian Kanariarren alde) lortzea pauso garrantzitsua izango litzateke.