Gasteiztarra munduko kick-boxing txapelduna bilakatu da WAKO-Pro modalitatean, eta ostiralean Bayern Munichen aurkako partidan izango da.
Saski Baskoniak Sergio ‘Dinamita’ Sánchez gasteiztarra omenduko du ostiral honetan, abenduaren 9an, duela aste batzuk WAKO-Pro modalitatean munduko kick-boxing txapelketa irabazi ostean.
Borrokalari gasteiztarrak, azken urteotan Gasteiz hiria eta Arabako lurraldea mapa globalean jarri dituen kirolarietako bat da, 2010. urtetik hainbat titulu lortu baititu.
Espainiako eta Europako txapelketak modalitate ezberdinetan irabazi eta gero, joan den azaroaren 20an bere lorpenik handiena lortu zuen Bilboko Bizkaia Frontoian ospatu zen Munduko Kick-Boxing Txapelketa irabaziz.
‘Dinamita’ Sanchezek omenaldi txiki bat jasoko du ostiral honetan, Buesa Arenan, Cazoo Baskoniak Bayern Munichen aurka jokatuko duen Euroligako partidaren atarian.
Zorionak, Sergio, eta arrakasta handiak lortzen jarraitu!