Talde gorri-urdinak proiektu aitzindaria sortu du saskibaloian, desgaitasuna duten pertsonen inklusioa hobetuko duten taldeak sortzeko helburuaz.
Saski Baskoniak beste urrats bat eman du kirol inklusiboaren alde Mixed Ability taldea sortuz. 2014 urtetik, talde gasteiztarrak Baskonia4Life proiektuan dihardu lanean Aldabe gizarte-etxean desgaitasuna duten pertsonen talde batekin. Saski Baskoniak desgaitasuna duten eta ez duten pertsonen arteko bizikidetza-espazio bat irekitzearen aldeko apustu irmoa egin du berdintasunezko gizarte bidezkoago bat lortzeko.
Kirolean pentsatzen, parte hartzen eta gozatzen dugun modua errotik aldatzea da Baskonia Mixed Ability proiektuaren helburua, berdintasunezko gizarte justuago bat sustatuz. Proiektu honen bidez, kirolaren kontzientzia eta honen etengabeko eragin positiboa sustatu nahi ditu Baskoniak.
Baskonia Mixed Abilityk bere lehen urratsak eman ditu aurten, entrenamendu-talde bat sortuz. Talde horretatik emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak aterako dira, desgaitasunen bat duten pertsonek bai eta desgaitasunik gabeko pertsonek osatutako taldeak, alegia. Talde hauek astero entrenatuko dute, ondoren Arabako Saskibaloi Federazioan ofizialki lehiatzen duten talde seniorren aurka jokatzeko ideiaz.
Horretarako, desgaitasunik gabeko pertsonen parte-hartzearen alde egin du Baskoniak, hauek laguntzazkoak izan daitezkeelako talde dinamikan eta entrenamenduen garapenean. Haien zeregin nagusia, beraz, taldea “laguntzea” izango da taldekideen kalitatea kantxan zein kantxatik kanpo hobetuz. Horrela, kide guztiek arlo guztietan gozatuko dute banakoaren autonomia sustatuz.
2014AZ GEROZTIK, KIROL INKLUSIBOAREN ALDE LANEAN
2014 urtetik talde gorri-urdinak Down Araba – Isabel Orbe Fundazioarekin batera dihardu elkarlanean, saskibaloiaren bidez Down Sindromea duten pertsonek kirolaz disfruta dezaten. Lehen denboraldietako lana gogorra izan zen, jokalari gehienentzat erabat ezezaguna baitzen saskibaloia. Urteak pasa ahala, Nuria Zapaterok zuzentzen duen taldearen parte-hartzaile kopuruak gora egin du eta joan den ekainean taldeak bere lehen txapelketa jokatu zuen Bilbon, adimen-urritasuna duten beste talde batzuen aurka.
Azken urtean, proiektuaren zuzendaritzak hobekuntza nabarmena antzeman zuen taldean, eta taldekideek lehiaketarekiko zein saskibaloiarekiko duten grina piztu egin zen. Horren ondorioz, beste aurrera pausu bat ematea erabaki zen inklusioan hobetzen jarraitzeko asmoz. Klubak hainbat kiroletan antzeko proiektuak garatu izan direla zekienez, David Izquierdorekin jarri zen harremanetan, Imas Españako hezitzaile eta koordinatzailea, hain zuzen.