Euroleagueko bi partidu gehiago sartzen dira abonuan eta prezioa, bataz beste, %4 igo da soilik.
Gasteiz, 2019ko ekainak 25. Saski Baskoniak 60 urte beteko ditu eta saskibaloiaren elitean izandako ibilbide luze honetan, denboraldiz denboraldi erakutsitako birsortzeko gaitasuna izan da bere ezaugarri nagusienetako bat. Bestela, Gasteiz bezalako hiri bat ordezkatzen duen Klub batek ezin izango luke kontinenteko metropoli handienetako Klub aberatsenen aurka lehiatu urtez urte. Gure nortasuna ederto islatzen da gaur goizean aurkeztu den 2019-20 denboraldiko abonatu kanpainan: “60 urte birsortzen”.
Euroleaguen 17 partidu
Nobedade garrantzitsu bezala, Euroleagueko edizio berrian bi partidu gehiago jokatuko dira (15 neurketatik 17ra pasatuz) eta partidu hauek ere 2019-20 denboraldiko abonuan sartzea erabaki da. Gauzak horrela, bi talde gehitzen dira kontinenteko txapelketa gorenera eta baskoniazaleek historiako Euroleague onenaz disfrutatzeko aukera izango dute.
Denboraldiko 34 partidu ofizialak, Diputazio Txapelketa eta, klasifikatu ezkero, Endesa Ligako final-laurdenak sartzen dira 2019-20 denboraldiko abonuan. Prezioek aldiz, bataz beste %4ko gorakada izango dute soilik. Iaz abonatu errekor historikoa hautsi ondoren, denboraldi berri honetan Klubak iazko abonatu kopurua mantentzea du helburu, 10.000 bazkide baino gehiago alegia.
Helduentzako abonuak 179€-gatik lortu daitezke, gazteentzako abonuak 125€-gatik eta abonu infantilak 65€-gatik. Gainera, abonatu berriek ere Euroleagueko eta Endesa Ligako emozioaz disfrutatzeko aukera izango dute: helduentzako abonuak 199€-gatik, gazteentzako abonuak 139€-gatik eta abonu infantilak 69€-gatik.
Gainera deskontu bereziak eskaintzen dira langabetuentzat (%20), KIROLBET Baskonia eta Deportivo Alavesen abonatuentzat (%10) eta %50 edo gehiagoko dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat.
Txiki Plus Txartela
Baskoniazale txikienek txartel berri bat izango dute eskuragarri nobedade bezala. 0 eta 2 urte arteko umeek doako txartela izango dute, eta 3 eta 5 urte arteko umeen abonua 15€-koa izango da, beti ere beste familiar bat abonatuta egon ezkero. Bestela, prezioa 25€-koa izango litzateke. Gonbidapenen salbuespenarekin, txartel berri honek gainontzeko abonatuen abantaila berdinak eskaintzen ditu. Gainera, abonatzerakoan haien eserlekua okupatzen ez duten umeek haien antzinatasuna mantentzeaz gain, karneta berritzerakoan prezio berezia izango dute.
Baskonia Jarraitzaile Txartela
Arrazoia edozein izanik, abonatu ezin daitezkeen pertsonei bideratutako txartel berria atera da aurtengo abonatu kanpainan. 30€-gatik hurrengo abantailak eskaintzen dira:
· Partidu baterako sarrera. Klubak aukeratzera emango ditu neurketak zein eserlekuaren zonak.
· 10%-ko deskontua Merchandisingean.
· 10%-ko deskontua sarreren erosketan.
· Welcome pack.
· Abonatuen ostean, lehentasuna etxetik kanpoko sarreren erosketan edo Errege Kopa bezalako ebentuetan.
Abantailak
Abonatu txartelak abantaila ugari eskaintzen ditu denboraldian zehar:
· Tourrak Buesa Arenan eta partiduak bukatu ondoren, jokalariekin topaketak.
· Klubak aukeratutako partiduetan 4 gonbidapen.
· %10-ko deskontua merchandisingean eta sarrera gehigarrietan.
· BAKH-eko matrikula doan.
· Gune pribatua webgunean.
Abantaila guzti hauetaz gain, abonatuek kontinenteko saskibaloi onenaz disfrutatzeko aukera izango dute Buesa Arenan.
Berritzeak eta alta berriak
Abonuen berritze periodoa errazteko helburuaz, berritzeak automatikoki burutuko dira.
Datak:
· Berritzea: ekainak 25tik uztailak 6ra
Abonatuen familiarrek ere lehen fase honetan eman dezakete izena
· Alta berriak: uztailak 8tik aurrera
· Karneten entregak: iraila
Prozedimendua:
· Baskonia-Alaves Experience Store (General Alava, 1) astelehenetik larunbatera hurrengo ordutegian: 10:00-14:00 eta 16:00-20:30.
· Telefono zenbakia: 945 13 91 91.