150 eurogatik Endesa Ligako eta Euroleagueko 32 partiduz disfrutatzeko aukera izango dute abonatu helduek.
Talde lehiakor bat izateko ilusio berriztatuez eraikitzen ari da proiektu baskonista berria. Gainera, jarraitzaileekiko konpromiso argia erakutsi nahi du Klubak. Honen erakusgarri, bigarren denboraldiz jarraian, prezioak izozteko erabakia hartu da.
“Denboraldi gogor baten ostean, ilusioa berriztatu nahi dugu. Hori dela eta, bihotzez egin behar diegu berba zaleei, haiekin zintzoak eta apalak izanez. Azken finean, duten garrantzi ordainezina ikusarazi behar diegu” adierazi du Mikel Barcenak (Saski Baskoniaren marketing zuzendariak) kanpainaren aurkezpenean.
Pabiloiaren gunearen arabera, helduen abonuak 150€tik 701€ra eskura daitezke. 29 urte beherakoek aldiz (hauek barne), 105€tik 241€ra ordaindu beharko dute. Abonu infantilei dagokienez (4 eta 14 urte arteko umeek), 50€tik 216€ra eskura daitezke. Beraz, 150€gatik, helduek saskibaloi nazional eta kontinental onenaz disfrutatzeko aukera izango dute. Abonuan Endesa Liga (liga erregularra eta final laurdenak), Turkish Airlines Euroleague (fase erregularra eta Top 16a) eta Diputazio Txapelketa daude barne. Gauzak horrela, saskibaloi onena prezio onenean bizi ahalko duzu -5€ partiduko-.
Leihatiletako prezioak oinarri, Laboral Kutxaren abonuak %50-60 deskontua dakar. Beraz, gehienez 18 partidutan abonua amortizatuta geratzen da. Abonu infantilen eta gazteen kasuan, 6 edo 9 partidutan amortizatu daiteke hurrenez hurren. Gainera, aurten ere, txikienek SuperBat abonua eskuratzeko aukera izango dute. SuperBat abonua 25€gatik soilik lortu daiteke. Honetaz gain, langabetuek %20ko deskontua izango dute IV. Nibelean.
Abonatuek akzionista bihurtzeko aukera dute ere; eta akzioak erosi ezkero, 150€ko deskontua izango dute abonuan (Eroski baleen ordez). Aukera hau zabalik dago.