Jarraitzaileen eta enpresen eskaera kontuan izanda, Klubak prozesua azaroak 15arte luzatzea erabaki du.
Kapital-zabalkuntza prozesuaren hasieran, Saski Baskoniak 600.000 euro lortzea jarri zuen helburutzat. Jada klubak 900.000 euroak gainditu ditu. Klubaren estrukturak indartzeko zein modernizatzeko eta kudeaketa modelo erreferente batekin lanean jarraitzeko helburuaz atera zen aurrera ekimen aitzindari hau.
Aurreikuspen onenak bete egin dira. Aurretik akziodun zirenek zein akziodun berriek bikain erantzun dute. Ekimenak izan duen erantzunaren aurrean, behin baino gehiagotan Baskoniak jarraitzaileen babesa eskertu nahi izan du. Gauzak horrela, jarraitzailek eta enpresek egindako esfortzuak Baskoniak duen babes soziala erakutsarazi du.
Jarraitzaile eta enpresa askoren eskaera kontuan izanda, Administrazio Kontseiluak kapital-zabalkuntza azaroak 15arte luzatzea erabaki du. Beraz, oraindik bat egiteko aukera izan ez dutenek “Baskonia naiz” kanpainan parte hartu ahalko dute.
Akziodun izan nahi ezkero, informazio guztia Baskonia-Alaves Dendan (Calle General Alava, 1. Ordutegia: 10.00-14.00 eta 16.00-20.30) kontsultatu dezakezu.