Klub gasteiztarrak beste 600.000 eurotan handitu du helburua
Bi aste bakarretan, Saski Baskoniak kapital-zabalkuntza prozesuan aurreikusitako 600.000 euroak lortu ditu. Aurreikuspen onena beteta, akzionista zaharrek zein berriek klubaren kapitalizazioan kolaboratu dute Akzionista Batzordeak eta Administrazio Kontseiluak aurreikusitako diru kantitatea batuz.
2.000 akzioak akziodunen esku daude jada eta Klubak oso baikortzat baloratu du jarraitzaileen erantzuna. Poztasuna handia da, eta ‘Baskonia naiz’ kanpainan parte hartu duten jarraitzaileen zein enpresen babesa eskertu nahi izan du Klubak. Zifra hauek Baskoniaren itzelezko babes soziala erakusten du. Gauzak horrela, Baskoniak handitzen jarraitu dezake.
Saski Baskoniaren Administrazio Kontseiluak hasierako kapitala 600.000 euro gehiagotan (beste 2.000 akzio berri) areagotzea erabaki du batzar baten. 300 euro balio du akzio bakoitzak eta gaurtik aurrera eskuragarri daude bai partikular, bai enpresentzat.
Kapital-zabalkuntza prozesuak hurrengo uztailak 30an izango du amaiera. Sozietatearen indartze finantzarioa eta klubaren modernizazioa dira zabalkuntza prozesuaren helburuak. Gainera, Kapitalaren sarrera sustatzeko helburuaz, Baskoniak eta Eroskik ekimen aitzindari batez batu dituzte indarrak. Gauzak horrela, supermerkatu kateak akzioen balioko erosketa bat ahalbidetzen dio akzio erosle bakoitzari.
Inbertsioa erakargarriagoa egiteko, akziodun bakoitzak 300 euroko deskontu baleak jasoko ditu Araba, Miranda eta Debagoienako EROSKI zentroetan. Harpidetutako akzio kopurua edozein delarik, balea 300 eurokoa izango da.
Akziodun izan nahi dutenek prozesu guztia argi izan dezaten, hirian bi informazio puntu erraztuko dira. Informazioa eskatzeaz gain, puntu hauetan erosketak burutu daitezke baita ere.
Baskonia-Alaves Denda (Calle General Álava, 1). Ordutegia: 10.00tik 14.00ra eta 16.00tik 20.30ra.
Eroski El Boulevard Hipermerkatua (El Boulevard Merkatal Gunea). Ordutegia: 10.00tik 22.00ra.
Gainera, Laboral Kutxaren bidez, inongo interesik gabe finantzatu daiteke akzio erosketa (3, 6 edo 10 hilabetetan).
Bi informazio puntu hauetaz gain, ampliacioncapital@baskonia.com helbide elektronikoaren bidez edo 902 13 91 91 telefonora deituz jarri zaitezke gurekin kontaktuan.