Baskoniak egungo txapeldunaren bisita jasoko du.
Europako Txapelketarik nagusiena bueltan da. Ostiral honetan, urriak 6 (20:30), Joan Peñarroyaren gizonek egungo txapeldunaren bisita jasoko dute, Real Madril, Euroleagueko denboraldiko lehen norgehiagokan. Opening Game arrakastatsuaren ondoren, Buesa Arenak beste gau magiko bat biziko du. 13.000 zale baino gehiago baieztatuta, saskibaloi onenaz gain, Gatibu eta En Tol Sarmientoko Iñigoren emanaldiak izango dituen estreinaldi handirako.
Pasaden irailaren 30ean gertaturiko bezala, espero den jendetza dela eta, autobus zerbitzua indartuko du Tuvisak. Pabiloira denborarekin etortzeko eta garraio publikoa erabiltzeko deia egiten dugu Saski Baskoniatik.
MINUTUZ MINUTU
- 17: 30etatik aurrera, zaleak BAKH-n egingo den atarikora joan ahal izango dira. Bertan, egungo musikarik onenez alaituta, edaria eta janaria hartzek aukera egongo da.
- 19:00etan Buesa Arenako ateak irekiko dira Europako Txapelketa berri bati hasiera emateko. Zaleak pabiloira sartzeko eta neurketaren atariko ekintzez gozatzeko aukera izango dute.
- 20:20etan denak eserlekuetan jarrita taldeari harrera egiteko eta oihal akrobatikoen ikuskizunaz gozatzeko.
- 20:30etan, 23/24 denboraldiko Turkish Airlines Euroleague-a abiaraziko duen Baskoniaren eta Real Madrilen arteko neurketaren hasiera.
- Atsedenaldian, En Tol Sarmientoko Iñigoren emanaldiaz gozatzeko aukera izango da.
- Neurketa amaitutakoan, Gatiburekin jarraituko du festak.
Beste norgehiagoka zirraragarri batez gozatzeko prest dago Buesa Arena. 13.000 zalek baino gehiagok saskibaloiaren benetako festa biziko dute Saski Baskoniarekin batera. Azken sarrerak 15€-tik aurrera eta 9€-tik aurrera lortu daitezke.