Baskoniak Madrilera bidaiatuko du Endesa Ligako 23. jardunaldiari aurre egiteko
Berlineko norgehiagokaren ondoren, urdin-gorriek Real Madrili, Endesa Ligako egungo liderrari egingo diote bisita (igandea, 18:30). Pablo Lasoren gizonek garaipen berri bat bilatuko dute etxeko txapelketan playoff-etako postuetan sartzeko borrokan jarraitzeko.
1go Real Madril (18 garaipen eta 4 porrot): Sailkapeneko lidertzan, zuriek urte honetan jokaturiko ligako neurketa guztiak irabazi dituzte. Txapelketako bigarren talderik baloratuena da. Facu Campazzo, jokalaririk baloratuena, eta Mario Hezonja, saskiratzaile nagusiena, dira Chus Mateok zuzentzen duen taldearen liderrak.
9. Baskonia (11 garaipen eta 11 porrot): Playoff-etan sartzeko borrokan, garaipen garrantzitsu baten bila iritsiko dira Madrilera urdin-gorriak. Pablo Lasoren gizonek etxeko bolada ona etxetik kanpoko norgehiagoketara zabaltzea bilatuko dute. Chima Moneke txapelketa osoko laugarren jokalaririk baloratuena da.
Baskoniaren eta Real Madrilen arteko 149. norgehiagoka izango da, txapelketako lehiarik zaharrenetakoa izanik. Igande honetan (18:30) eta liderraren etxean, urdin-gorriek ligako garaipen berri bat lortzeko borrokatuko dute.