Abenduak 21tik urtarrilak 5ra, Gabonetako Parke infantila 2 eta 14 urte arteko umeentzako aisialdi apustu sendo bezala kontsolidatu da
2 eta 14 urte arteko umeentzat bideratutako Gabonetako PINa BAKHera itzuliko da abenduak 21tik urtarrilak 5ra. Aurten egun bat gehiago egongo da irekita eta goizez zein arratsaldez egongo da zabalik. Gauzak horrela, umeen itxaropenak beteko dituen aisialdi esperientzia izugarria aurkezten dizugu. Kirola aisialditzat kontsideratua izan dadin du helburutzat Gabonetako PINak. Gainera, aurten abentura piratagatik egin dugu apustu eta partaideek hainbat erronkei aurre egin beharko diete.
PINa seinaleztatutako gune desberdinetan egongo da banatuta eta gune bakoitzean dinamizatzaile elebidunak egongo dira laguntzeko prest. Umeek primeran pasatuko dute atrakzio desberdinekin, puzgarriekin, bideojokoekin eta makillaje zein sukaldaritza tailerrekin. Gainera, egun berezi hauek ahaztezinak bilakatu daitezen, aktibitate guztiak testuinguru pirata baten burutuko dira.
Esan bezala, PINa hiru gunetan banatuko da: polikiroldegia, Buesa Arena zaharraren kupula eta ludoteka. Instalazioetara sartzean eskumuturreko identifikatzaile bat banatuko da. Honetaz gain, PINean musika entzungai egongo dela eta instalazioaren mantentze zein funtzionamendu aproposa balioetsiko duen arduradun bat izango dela azpimarratu beharra dago.
Adi egon
– PINa abenduak 21tik urtarrilak 5ra egongo da zabalik -abenduak 25 eta urtarrilak 1 salbuespen-. Abenduak 24an eta 31an PINa itxita egongo da arratsaldez.
– Ordutegia: 10.00tik 14.00ra eta 16.00tik 20.00ra.
– PINaren prezioa 5 eurokoa izango da.
– Arropazaindegi zerbitzua.
– PINaren garapenean arropazaindegiaz kanpo materialik galdu ezkero, antolatzaileak ez du inongo ardurarik izango.
– Txu-txu tren batek BAKHetik Buesa Arenako kupulara eramango ditu umeak (urtarrilak 5 salbuespen).
Arauak
– Gune guztietara sartzeko, sarrera erostean entregatuko den eskumuturreko identifikatzailea erakutsi behar da.
o Umearen izena eta bere arduradunaren telefono zenbakia idatziko dira bertan. PINeko pertsonalak hala eskatu ezkero, datu hauek erakutsi beharko lirateke.
– Polikiroldegi gunera sartzeko, umearen arduradunak umea bertara lagunduko du, baina ez da inola ere berarekin sartuko.
o Umeen arduradunak harmailan egon daitezke (harrerako eskaileretatik sarbidea). 2 eta 5 urte arteko umeen kasuan, helduak umeekin batera sartu daitezke.
– Umeak polikiroldegi gunetik irtetean, helduek irteera gunean itxaron beharko dute.
– Kupularen eta Polikiroldegiaren arteko igarotzeak heldu baten laguntzaz egin behar dira. PINaren antolatzailea ez da igarotze honen arduradun egiten.