Igande honetan, apirilak 6, itzuliko da Buesa Arenara “Prezio Justua” lehiaketa, oraingo honetan, Basquet Gironaren aurkako Endesa Ligako norgehiagokan. Aste honetan zehar gure sare sozialetan argitaratutako albiste honetan agertzen diren produktuen prezioa asmatu edo bertara ahalik eta gehien hurbildu beharko dute zaleek.
Preziora gehien hurbiltzen diren parte-hartzaileek Buesa Arenako kantxan izango dute saria jokatzeko aukera. Gogoratu nahi dugu parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango dela “El Boulevard”-en eta Baskoniaren Twitter eta Instagram kontuen jarraitzaile izatea. Erantzunak Baskoniaren X kontuaren argitalpenean egin beharko dira.
X edo Instagram bidez jakinaraziko ditugu irabazleak eta hauek, 3 orduko tarte batean, gurekin harremanetan jarri beharko dute. Epe hau iraungiz gero, preziora gehien hurbildu den hurrengo pertsonarekin jarraiko ginateke harremanetan.