Igande honetan, azaroak 19, itzuliko da Buesa Arenara “Prezio Justua” lehiaketa, oraingo honetan, Valentziaren aurkako Endesa Ligako norgehiagokan. CONFORAMA-ko Gaming aulki honek duen prezioa asmatu edo bertara gehien hurbildu beharko dute zaleek.
Preziora gehien hurbiltzen diren parte-hartzaileek Buesa Arenako kantxan izango dute saria jokatzeko aukera. Gogoratu nahi dugu parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango dela “El Boulevard”-en eta Baskoniaren Twitter eta Instagram orrien jarraitzaile izatea. Iruzkinak Baskoniaren Twitter orriaren argitalpenean egin beharko dira.
Twitter bidez jakinaraziko ditugu irabazleak eta hauek, 3 orduko tarte batean, gurekin harremanetan jarri beharko dute. Epe hau iraungiz gero, preziora gehien hurbildu den hurrengo pertsonarekin jarriko ginateke harremanetan.