Igande honetan itzuliko da Buesa Arenara “Prezio Justua” lehiaketa, oraingo honetan, Breoganen aurkako Endesa Ligako norgehiagokan. Aste osoan zehar gure sare sozialetan publikatutako albistean ageri den produktuaren prezioa asmatu edo bertara gehien hurbildu beharko dute zaleek.
Preziora gehien hurbiltzen diren parte-hartzaileek Buesa Arenako kantxan izango dute saria jokatzeko aukera. Gogoratu nahi dugu parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango dela “El Boulevard”-en eta Baskoniaren Twitter eta Instagram orrien jarraitzaile izatea. Iruzkinak Baskoniaren Twitter orriaren argitalpenean egin beharko dira.
Twitter bidez jakinaraziko ditugu irabazleak eta hauek, 3 orduko tarte batean, gurekin harremanetan jarri beharko dute. Epe hau iraungiz gero, preziora gehien hurbildu den hurrengo pertsonarekin jarriko ginateke harremanetan.