Larunbat honetan, martxoak 22, itzuliko da Buesa Arenara “Prezio Justua” lehiaketa, oraingo honetan, Baxi Manresaren aurkako Endesa Ligako norgehiagokan. Aste honetan zehar gure sare sozialetan argitaratutako albiste honetan sei aldiz biderkatutako produktuek duten prezioa asmatu edo bertara hurbildu beharko dute zaleek.
Preziora gehien hurbiltzen diren parte-hartzaileek Buesa Arenako kantxan izango dute saria jokatzeko aukera. Gogoratu nahi dugu parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango dela “El Boulevard”-en eta Baskoniaren Twitter eta Instagram kontuen jarraitzaile izatea. Erantzunak Baskoniaren X kontuaren argitalpenean egin beharko dira.
X edo Instagram bidez jakinaraziko ditugu irabazleak eta hauek, 3 orduko tarte batean, gurekin harremanetan jarri beharko dute. Epe hau iraungiz gero, preziora gehien hurbildu den hurrengo pertsonarekin jarraiko ginateke harremanetan.