Abonuak berritzeko epea ireki da inolako kosturik gabe, joan den kanpainan gozatu ezin izan zuten harpideentzako.
2021-22 denboraldiko albiste nagusia Fernando Buesa Arenara jendea itzuliko dela izango da. Saski Baskoniak, kanpaina gogor, zorrotz eta zirraragarriaren ostean, abonuen prezioak mantendu ditu bigarren urtez jarraian. Baskoniazaleak pandemia jasan aurretik zeuden baldintza berberetan itzuli ahal izango dira.
Berritu zure abonua klik batean
Abonuak berritzeko kanpaina ekainaren 24an hasi eta 2021eko uztailaren 4an amaituko da. Abonua berritzeko, harpideek abonados.baskonia.com helbidean sartu besterik ez dute egin behar. Berritzen duten abonatu guztiek ez dute ezer ordaindu behar, iaz egin baitzuten. Baja eskatzen dutenek, berriz, udan aurreratu zuten zenbatekoa berreskuratu ahal izango dute.
Bere lekua mantendu nahi duten abonatuek klik bakarrean eta kosturik gabe egin ahal izango dute. Egizu orain! Abonua berritzean, oraingo harpidedunari lehentasuna emango zaio eserlekua mantentzerako orduan. Joan den urrian Buesa Arenan ikusle bezala joan ziren abonatuei, Saki Baskoniak ez die 2021-22 denboraldiko abonuan zati proportzionala deskontatuko.
Abonatuak adinaren araberako tarifa aldatzen badu, gazte izatetik heldu izatera, ez da prezioa igoko eta klubak 2020-21 denboraldiari dagokion kategoriari eutsiko dio; beraz, ez du inolako igoerarik izango abonuaren prezioan.
Kontratua ezin bada web orriaren bidez berritu, harpideak Baskonia-Alaves Experience Storera joan ahal izango du. Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 10: 30etik 14: 00etara eta 16: 30etik 20: 30era. Uztailaren 5ean klubak behin betiko baja ematea erabaki duten abonatu guztien eserlekuak askatuko ditu.
34 partida, 199 €-tik gora
2021-22 denboraldiko abonuak Turkish Airlines Euroleagueko fase erregularreko 17 partidak, ACBko liga erregularreko 17 partidak eta Endesa Ligako final-laurden hipotetiko batzuk barne hartzen ditu. 199 eurotik aurrera, abonatu heldu batek bere eserlekuaz gozatu ahal izango du, eta txarteldegiko prezioarekin alderatuta, % 40ko deskontua izango du. Abonatu gazte batek 139 euro ordainduko ditu, eta haurrentzako abonu batek 69 euro.
Abonatuentzako abantailak
Baskoniako abonatuek abantaila bereziak izango dituzte 2020-21 denboraldirako abonuari esker.
- Eserlekua aukeratzeko lehentasuna.
- Abonuaren prezioa, txarteldegiaren gaineko % 40tik gorako deskontuarekin.
- Abonuaren prezioa alta berriak baino % 10 merkeagoa izango da.
- Aparteko sarrerak erosteko lehentasuna (Buesan edo etxean) eta % 10eko deskontua.
- % 10eko deskontua merchandisingean.
- % 10eko deskontua Campus Baskonian eta Alavesen.