NIRE SARRERA INPRIMITU EDO BESTE PERTSONA BATI UTZI NAHI EZKERO, ZER EGIN BEHAR DUT?

Abonatuen gunean. Hasiera menutik eskuragarri.

abonatuen_gunea

NON DAUDE LEIHATILAK?

Pabilioiko leihatilak 7 eta 8 dorrearen artean daude. Neurketa hasi baino 90 minutu lehenago zabaltzen dira eta partidua hasi eta 30 minutura itxi.

PARTIDU EGUNETAN ZER ORDUTAN ZABALTZEN DIRA ATEAK?

Normalean, ateak partidua hasi baino ordu bete lehenago zabaltzen dira.

ELBARRIA NAIZ. NON DAUDE KOKATUTA IGOGAILUAK?

4, 6, 10 eta 12 dorre pareetan.

BEHIN PARTIDUAN, ESERLEKUZ ALDATU NAITEKE?

Ez. Pertsona bakoitzak sarreran du adierazita dagokion eserlekua.

LUDOTEKA ZERBITUZURIK DAGO?.

Bai. IV. Mailan eta 8. dorrean dago kokatuta. Gehiengo pertsona kopurua 50koa da eta 2 eta 6 urte arteko umeentzat dago bideratuta. Zerbitzuaren erabilgarritasuna aurrerapenaz abisatuko da.

  • Sarrera eta ume bakoitzeko prezioa 3€-koa da normalean*.
  • 50€-gatik bazkide egin zaitezke.
  • Abonatu baskonista infantilek dohain dute sarrera.
  • 1, 2 eta 3 nibeleko “Superbat” abonatuek dohain dute sarrera.
  • 4 nibeleko “Superbat” abonatuek sarrera erosi behar dute (3 euro).

* Ludotekako sarrerak ez du harmailetan partidua ikusteko eskubidea ematen.

PABILIOIAN ERRE DAITEKE?

Debekatuta dago pabilioi barruan erretzea. Dena dela, atsedenaldian 2.nibeleko 2, 6 eta 10 ateak eta 4. nibeleko 4, 8 eta 12 ateak zabalduko diraerretzaileek erre dezaten.

UNE BATEZ PABILIOITIK IRTEN ETA ONDOREN BERRIRO SARTU NAITEKE?

Ez. Behin kirol gunetik irtenda ezin daiteke berriro sartu.

ZER ADINEKO UMEEK DUTE DOHAIN SARRERA?

4 urte baino gutxiagoko umeek dohain dute sarrera. Adin hori izan edo gainditzen duten umeek sarrera erosi behar dute.

PABILIOIAN BA AHAL DAGO DENDA OFIZIALIK?

Bai. Leihatiletan (7 eta 8 dorre artean) eta pabilioi barruan –2. nibeleko 8 dorrean-.

NON ESKURATU DEZAKET IRADOKIZUN ORRIA?

2. dorrean (kalean bertan) dagoen harreran eskuratu daiteke.

NON DAUDE KOKATUTA PABILIOIKO TABERNAK?

Dorreen artean daude kokatuta eta guztira 12 taberna dira. 2. Mailan 6 taberna daude eta 4. Mailan beste 6. Irekitako taberna kopurua Buesa Arenara gerturatutako jende kopuruaren araberakoa izango da.

NON DAGO VIP PREMIUM GELA?

Pabilioi barruan, 4. Dorreko jaitsieratik sartu daiteke VIP Premium Salara, beti ere eskumuturreko urdinaz. Dorre hortako igoeratik ere sartu daiteke.

NON DAGO ZILARREZKO VIP GELA?

Pabilioi barruan, 10. dorreko jaitsieran dago sarrera. Dorre hortako igoeratik ere sartu daiteke.

Sarrera eskumuturrekoen kolorea desberdina da partidu oro.