Baskonia Txus Vidorretarenen aurka erori da 95 eta 78-ko markagailuarekin.
Neurketa gogorra etxetik kanpo Dusko Ivanovicen gizonentzat. Urdin-gorriek ezin izan dute Lenovo Tenerife gainditu kanariar irletan jokaturiko lehian. Gasteiztarren lau jokalarik hamar puntu baino gehiagoko balorazioa erdietsi dute. 14 puntu, 7 errebote, 3 asistentzia eta 22-ko balorazioarekin, Nikos Rogkavopoulos izan da jokalari urdin-gorri nabarmenena.
Dusko Ivanovicenei asko kostatu zaie uztaila topatzea lehen minutuetan. Pixkanaka-pixkanaka bi taldeek erritmoa aurkitu dute, 13na berdinduz lehen laurdena amaitzeko lau minuturen faltan. Txus Vidorretarenek markagailuan aldentzea lortu dute lehen hamar minutuak 26 eta 17-ko markagailuarekin amaitzeko. Baskoniak erantzun eta 2 eta 7-ko partzial batekin, lau puntura jarri da. Urdin-gorriak markagailuan aurretik jartzen ahalegindu dira baina azkenean bost puntuko galerarekin iritsi dira aldageletara (46-41).
Lenovo Tenerife hobeto atera da atsedenalditik eta 9 eta 4-ko partzial batekin, diferentzia handitzea lortu du. Kanariarrek hutsuneak topatu dituzte gasteiztarren defentsan eta 14 puntu aurretik jarri dira hirugarren laurdena amaitzeko bi minuturen faltan. Neurketa 73 eta 60-ko markagailuarekin iritsi da azken hamar minutuetara. Dusko Ivanovicen gizonak suspertu egin dira 0 eta 7-ko partzial batekin. Azkenean, Baskonia Tenerifen erori da 95 eta 78-ko markagailuarekin.