Baskoniak ezin izan du garaipena lortu Monbus Obradoiroren aurka.
Dusko Ivanovicen gizonek ez izan dute Monbus Obradoiroren aurka batu bi luzapenen ondoren. Moncho Fernandezenak lehen laurdenetik jarri dira aurretik eta nahiz eta Baskoniak luzapena behartu, 108 eta 95-eko markagailuarekin erori da galiziarren aurka. 13 puntu, 14 errebote eta 26-ko balorazioarekin, Tadas Sedekerskisek zenbaki bikoitzak sinatu ditu astean bigarrenez.
Baskonia aurretik hasi du Santiagoko norgehiagoka 4 eta 7-ko partzial batekin. Urdin-gorriek ezin izan dute lidertza mantendu eta defentsa on bat baliatuta, Moncho Fernandezerenak hamaika puntuko aldearekin amaitu dute lehen laurdena (27-16). Baskonia diferentzia murrizten ahalegindu bada ere, etxekoek ondo kudeatu dute aldea bigarren laurdeneko minutu askotan (38-27). Neurketa 47 eta 40-ko markagailuarekin iritsi da atsedenaldira.
Baskoniak gehiago asmatu du aldageletatik bueltan. Urdin-gorriak puntu bakar batera (55-54) jarri dira hirugarren laurdena amaitzeko hiru minuturen faltan, entrenatzaile galiziarraren hutsartea behartuz. Azken hamar minutuetara 59 eta 56-ko markagailuarekin iritsi da. Baskoniak dena eman du azken laurdenean eta partida luzapenera bidaltzea lortu du (79-79). Bi luzapenen ondoren, talde arabarrak ezin izan du Monbus Obradoiro gainditu eta 108 eta 95-eko markagailuarekin erori da.
Urdin-gorriek hurrengo asteazkenean, azaroak 15 (20:30), Bartzelonaren bisita jasoko dute Euroleagueko jardunaldi berri batean.