Baskoniak ezin izan dio Chus Mateorenen hasiera onari buelta eman eta Endesa Ligako hamargarren garaipenak ihes egin dio. Dusko Ivanovicen gizonek Endesa Ligako lehen itzuliari amaiera eman diote. Baskoniak 9 garaipen eta 8 porroteko balantzearekin amaitu du. Lehen itzulia balantze positiboarekin amaitu badute ere, urdin-gorriek ezin izan dute Errege Koparako txartela lortu averagearengatik.
Hiru hirukorekin, Real Madrilek 0 eta 9-ko partzial batekin abiatu du neurketa. Dusko Ivanovicen gizonak markagailua iraultzen ahalegindu dira, baina erasoan aurkitutako zailtasunarekin, Chus Mateorenek 20 eta 35-eko markagailuarekin amaitu dute lehen laurdena. Urdin-gorriak, defentsa on batzuekin, zurien saskiraketa errazak galarazi dituzte eta 8 puntura jarri dira bigarren laurdeneko erdialdean (31-39). Neurketa 43 eta 51-ko markagailuarekin iritsi da atsedenaldira.
Baskoniak energia berriarekin hasi du bigarren zatia eta Codi Miller-McIntyren gidaritzapean, 6 puntura jartzea lortu du laurdena amaitzeko bost minuturen faltan (56-62). Baskonia 66 eta 73-ko markagailuarekin iritsi da azken laurdenera. Norgehiagoka bereganatzen ahalegindu bada ere, Baskonia Real Madrilen aurka erori da (85-98) eta ezin izan du Errege Koparako txartela lortu.