Dusko Ivanovicen gizonek ezin izan dute batu bartzelonaren aurka.
Gasteiztarrek ondo ekin diote neurketari eta 3 eta 11-ko partzialarekin lehen abantailak lortu dituzte, Roger Grimauren hutsartea eraginez. Kuleek jaurtiketa libreen marratik batzea lortu dute aldea hiru puntura murriztuz (9-12). Baskoniak aurretik amaitu du lehen laurdena (17-19). Bartzelonak defentsa gogortu eta norgehiagoka berdintzea lortu du (21-21). Kanpotik portzentai onak erakutsita, Roger Grimaurenak hamar puntuko aldea lortu dute atsedenaldirako bi minuturen faltan. Chima Monekeren gidaritzapean, gasteiztarrek laura murriztu dute aldea bigarren zatira begira (37-33).
Baskoniak ezin izan du Bartzelonaren irteera ona gelditu eta 13 eta 2-ko partzial batekin, kataluniarrek 15 puntuko aldea lortu dute markagailuan (50-35). Gasteiztarrak aldea murrizten ahalegindu badira ere, azken hamar minutuetara 56 eta 44-ko markagailuarekin iritsi da. Urdin-gorriek ezin izan dute aurkariaren erasoko jokoa gelditu eta aldea handituz joan da. Azkenean, Baskonia Bartzelonaren aurka erori da (82-62).