Euskal taldeak ezin izan du batu Atenasen eta etxera itzuliko da Unicajaren aurka jokatzeko.
Pablo Lasoren gizonak Panathinaikos nagusi baten aurka erori dira Grezian (104-68). Euskal taldeak etxekoen erasoko jokoa gelditzen ahalegindu da emaitza onik gabe. Baskonia Gasteizera itzuliko da Maccabiren aurka irabazi eta Panathinaikosen aurka galdu ondoren.
Hasiera trabatua Oakan. Bi taldeek ez dute erasoko erritmoa topatu neurketako lehen minutuetan. Etxekoek aurrerapausoa eman dute erasoko jokoan, lehen abantailak lortuz. Lehen hamar minutuetan 14 puntu erdietsi dituen Kendrick Nunnen gidaritzapean, talde greziarra 21 puntuko errentarekin iritsi da lehen laurdenaren amaierara (33-12). Defentsa gogortuta, urdin-gorriek 0 eta 6-ko partziala ezarri dute. Atamanen taldeak erritmoa berreskuratu eta atsedenaldira 53 eta 35-eko markagailuarekin iritsi da.
Bigarren zatiaren hasieran, Mathias Lessor jokalari frantziarra lesionatu egin da eta aldi berean, neurketa gelditu behar izan da, harmailetan zegoen zale batek mediku beharra zuelako. Etxeko taldeak bere jokoarekin jarraitu du, talde urdin-gorriarekiko aldea handituz (76-55). Uztaira begira gehiago asmatu duen Panathinaikosek garaipena lortu du Euroleagueko hamazazpigarren jardunaldian (104-69).
Bi garaipen eta porrot bateko balantzearekin, Baskonia etxera itzuliko da. Pablo Lasoren gizonek, Ibon Navarrok zuzentzen duen Unicajaren aurka neurtuko dituzte indarrak igande honetan (12:30) Buesa Arenan.