Baskoniak ezin izan du Basquet Girona gainditu, kataluniarrak hasieratik nagusi izan ziren neurketan.
Hasiera trabatua euskal taldearentzat Fontajaun. Etxekoek neurketaren agintea hartu dute lehen minutuetan. Erasoko intentsitateak, Fernandezenen defentsa onarekin, markagailuan batzea ekarri die, lehen laurdena bederatzi puntuko aldearekin amaituz (22-13). Urdin-gorrien bigarren laurden hasiera txarrak, etxekoei aldea handitzea ekarri die. Baskoniaren baloi galtzeek mesede egin die kataluniarrei, atsedenaldira 20 puntuko diferentziarekin iritsiz (45-25).
Gidoi berdina bigarren zatian. Moncho Fernandezen gizonak intentsitate berdinarekin kantxaratu dira eta Baskoniak ezin izan du aurkariaren erasoa gelditu. Hirugarren laurdenaren amaierara 74 eta 47 markagailuarekin iritsi da. Baskonia aukerarik gabe gelditu da, eta lau neurketako astea porrotarekin itxi du Gironan.
Pablo Lasoren gizonek hurrengo erronkei begiratzen diete. Talde gasteiztarrak hiru norgehiagokako aste berriari egingo dio aurre Buesa Arenan. Asteartean (20:30), Olympiacosen aurka jokatuko du, ostiralean (20:30) Panathinaikosen aurka eta igandean (17:00) Breoganen aurka, Endesa Ligako lehen itzulea ixteko balioko duen norgehiagokan.