Txapelketako 19. garaipena lortzeko helburu argiarekin, Cazoo Baskoniak liderrari egingo dio bisita.
Euroleagueko fase erregularra azken jardunaldira iritsi da eta Cazoo Baskoniak txapelketako liderrari egingo dio bisita (Osteguna, 20:00). Denboraldi guztia PlayOff-eko postuetan mantendu ondoren, talde arabarrak Olympiakosen aurka neurtuko ditu indarrak, urte on honi amaiera bikaina emateko eta zortzi talderik onenen artean sailkatzeko helburuarekin.
1º Olympiakos Pireaus (23 garaipen eta 10 porrot): Txapelketako jokalaririk baloratuena den Sasha Vezenkov da liga erregularreko lehen postua ziurtatu nahi duen taldeko izar nagusia. Georgios Bartzokasen gizonek denboraldi bikaina egin dute eta etxean soilik hiru norgehiagoka galdu dituzte, azkena, pasaden abenduaren 22an Izar Gorriaren aurka. Wallkup, Fall, Sloukas edota Papanikolau bezalako jokalariekin, titulua lortzeko egindako taldea da.
8º Cazoo Baskonia (18 garaipen eta 15 porrot): Denboraldi hasieratik PlayOff-etako postuetan mantendu dira Joan Peñarroyaren gizonak. Erronka gogor batean, talde arabarrak hurrengo faserako txartela bermatu nahi du. Azken sei partidak irabazi ondoren, horietatik hiru Euroleaguen, momentu onean iritsiko da greziako neurketara Cazoo Baskonia. Azken hamar lehietan bataz beste 24 puntuko balorazioa lortuta, Darius Thompson da taldeko jokalaririk nabarmenena.
Bi taldeek 45 aldiz neurtu dituzte indarrak Euroleaguen eta garaipenen balantza 27-koa da Olympiakosendako eta 18-koa Baskoniarentzako. Talde gasteiztarrak azkenekoz 2020-2021. denboraldian irabazi duen talde greziarraren pabiloian.