Eurocup-eko fase erregularrean MVP-a izan ondoren, base estatubatuarrak urte beteko kontratua sinatu du KIROLBET Baskoniarekin.
26 urteko eta 1,93 metroko Pierria Henry base estatubatuarrak KIROLBET Baskonian jokatuko du 2019-20 denboraldian.
Azken urtean Errusian ibili ondoren, Pierria Henryk (Charleston, West Virginia, 1993) euskal hiriburuan jokatuko du hurrengo denboraldian. Base estatubatuarrak Unics Kazanekin Eurocup-eko finalerdiak jokatu zituen iaz eta bigarren txapelketa kontinentalean hiru denboraldi jokatu ondoren, iaz fase erregularreko MVP-a izan zen 21 neurketetan 10.4 puntu, 5.3 asistentzia, 4 errebote eta 14 puntuko balorazioa lortuz bataz beste. VTB-ri dagokionez, bataz beste 11.2 puntu, 4.2 asistentzia, 3.7 errebote eta 13.7 puntuko balorazioa lortu zituen.
Pierria Henry Carolina del Norte Charlotten formatu zen eta asistentzien arloan bere unibertsitateko lider historikoa da (566) oraindik. 2015-16 denboraldian Europara heldu zen BC Viti Tbilisi talde georgiarraren eskutik. Urte hartan Eurocup-a jokatu zuen Ratiopharm talde alemaniarrarekin. Ondoren, Hapoel Eilat talde israeldarrak fitxatu zuen eta 2017-18 denboraldian Tofas Bursa talde turkiarrarekin Eurocup-a jokatu zuen bigarren aldiz. Denboraldi hartan 10.6 puntu eta 16.3 puntuko balorazioa lortu zituen bataz beste.