Bildutako peluxeak Gizarterako eta Accem elkarteei emango zaizkie, Gabonetan haurrik oparirik gabe gera ez dadin.
Baskoniak peluxe-zaparrada solidarioa antolatu du Buesa Arenan jokatuko den urteko lehen neurketarako. Talde urdin-gorriak Panathinaikosen aurka neurtuko ditu indarrak urtarrilaren 3an. Partida oso berezi batean, baskoniako zale guztiak parte hartzera deituta daude, Europako pabiloi guztietako pelutxe zaparradarik handiena lortzeko.
Elkartasun-ekimen horretan bildutako peluxeak Gizarterako eta Accem elkarteei emango zaizkie, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden haur guztiek Erregeen opari desiratua izan dezaten
Ekintza neurketa atarikoan gauzatuko da, bi taldeek opariak trukatu ondoren. Kontagailu bat agertuko da pabiloiko bideomarkagailuan, eta honek atzera kontua amaitzen duenean, parte hartu nahi duten zale guztiek peluxeak jaurtiko dituzte pistara. Klubeko eta inplikatutako elkarteetako langileek jasoko dituzte pelutxe guztiak norgehiagoka hasi aurretik.
Klubak parte hartzera animatzen ditu bertaratzen diren guztiak, haur guztiek euren opariaz goza dezaten garai magiko eta berezi honetan.