Hegaleko errusiarrak G-Leaguen jokatuko du denboraldi honetan.
Baskoniak eta Pavel Savkovek (2002) 2027-28 denboraldira arte luzatu dute bien arteko harremana. Gasteizera 16 urterekin iritsi zen hegalekoak, G-Leaguen jokatuko du denboraldi honetan.
Baskoniako harrobira 2018. urtean iritsi ondoren, Pavel klubeko Junior, EBA eta LEB Zilarrezko taldeetan trebatu da. Urrezko LEB mailan ere eskarmentua du Savkovek, Juaristi ISB-en jokatu ondoren. Azpeitiko taldean 12,3 puntu erdietsi zituen partidako, hiruko jaurtiketetan % 38,6-ko portzentaia izanik. Pasaden denboraldian, Fuenlabradan aritu zen utzita hainbat hilabetez.
Aurre-denboraldia egin eta Joan Peñarroyak zuzentzen duen taldeari lagundu ondoren, Savkov G-Leaguera joango da. Estatu Batuetako denboraldi ofiziala amaitzen denean, Pavel talde urdin-gorriko diziplinara itzuliko da bere garapenarekin jarraitzeko.