Hiriko ostalaritza-gremioaren izenean, sukaldari gasteiztarrek hautatuko dituzte denboraldiko lehen tituluaren kanporaketak.
Gasteizko sukaldari guztien izenean,Patxi Eceizak (Zaldiaran Jatetxea) eta Iñaki Moyak (Ikea Jatetxea) burutuko dute Endesa Superkopako zozketa. Ekitaldia Escoriaza-Esquivel Jauregian ospatuko da datorren irailak 10ean, asteazkena.
Gasteizen Hiriburutza Gastronomikoa oso presente egongo da Superkopako zozketan. Patxi eta Iñaki sukaldari ospetsuek sukalde lanak alde batera utzi beharko dituzte egun batez. Haiena izango da zozketa burutzeko errespontsabilitatea.
Saski Baskoniak beti egin du lan Gasteizen alde. Saskibaloi nazionalean oihartzun handia izango du Endesa Superkopako zozketak. Hori dela eta, Gasteizen Hiriburutza Gastronomikoa babestuko da bertan. Gasteiz hiri turistiko bezala bermatu dadin, guztion artean indarrak batzea da helburua. Europa mailan saskibaloi talde erreferente bat izateak asko indartzen du gastronomiaren aldeko apustua.
2014 Endesa Superkoparen zozketan Javier Maroto (Gasteizeko alkatea), Javier de Andres (Arabako Diputatu Nagusia), Juan Ignacio Motiloa (Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia sailburuordea) eta Francisco Roca (ACB-ko Presidente Exekutiboa) izango dira besteak beste. Gainera, lau partaideek -FC Bartzelona, Laboral Kutxa, Real Madril eta Valentzia Basket- ordezkariak izango dituzte bertan.