Buesa Arenan jokatuko den Euroleagueko seigarren jardunaldia baskoniako legendari egingo zaion omenaldiarengatik markatuta egongo da.
Etxera buelta hamabi egunen ondoren. Zale urdin-gorrien aurrean, europako txapelketako lehen garaipena bilatuko dute gasteiztarrek Partizan Mozzar Beten aurka ostiral honetan (20:30). Dusko Ivanovicen lehen neurketa izango da talde urdin-gorriaren aulkian. Belgradeko taldearen aurka, baskoniako aulkiko bere laugarren etapa hasiko du montenegroko entrenatzaileak. Neurketa oso berezia izango da urdin-gorrientzat, batik-bat baskoniako legenda den Luis Scolarentzat. Argentinarra pabiloian delarik, bere kamiseta Zurbanoko pabiloiaren gorenean geldituko da betirako.
16º Baskonia (Garaipen 1 eta 4 porrot): Serbiarren aurka garaipena lortzen ahaleginduko gasteiztarrak ostiral honetan (20:30). Dusko Ivanovicen aginduetara, Euroleagueko denboraldiko etxeko lehen garaipena lortzeko borrokatuko du Baskoniak. Chris Chiozzak, talde arabarreko joko-antolatzaile berriak, bere zale berriak ezagutuko dituen unea ere izango da. Baskoniak azkenekoz pasaden denboraldiko urriaren 14ean hartu zuen Partizan Mozzart Bet eta 103 eta 96-ko markagailuarekin atera zen garaile.
11º Partizan Mozzart Bet (2 garaipen eta 3 porrot): Europako azken neurketan Izar Gorriari irabazi ostean iritsiko da Buesa Arenara talde serbiarra. Zeljko Obradovicenek lau fitxaketa berri egin dituzte eta guztien artean Perry Dozier JR nabarmentzen da 9 puntu, 2,4 errebote eta 7,8-ko balorazioarekin. Norgehiagoka honetarako baina, entrenatzaile serbiarrak hiru fitxaketa izango ditu bere aginduetara, Mateus Ponitka lesionatuta baitdago. 12,2 puntu, 4,6 errebote eta 18,8-ko balorazioarekin, Zach Leday da taldeko jokalaririk nabarmenena.
Serbiarren eta gasteiztarren arteko europako hamargarren neurketa izango da, garaipenen balantzea baskoniaren aldekoa delarik (5). Ostiral honetan (20:30), Dusko Ivanovicen gizonek etxeko lehen garaipena lortzen ahaleginduko dira. Neurketa berezia entitate urdin-gorriarentzat Luis Scolak jasoko duen omenaldiarekin.