Baskoniak Belgrade bisitatuko du asteko lehen geldialdian
Denboraldi erregularreko azken jardunaldi hirukoitza Dusko Ivanovicen gizonentzat. Astearte honetan (20:30), Partizan Mozzart Beten aurka neurtuko dituzte indarrak Euroleagueko lehia berri batean. Stark Arenak 30. jardunaldiari dagokion neurketa hartuko du, non gasteiztarrek garaipen berri bat lortzeko borrokatuko duten. Joanekoan, Baskoniak 84 eta 83-ko markagailuarekin irabazi zuen eta bihar emaitza berdina errepikatzen ahaleginduko da.
10º Partizan Mozzart Bet (13 garaipen eta 16 porrot): Bartzelonaren eta Milanen aurka erortzetik iritsiko da norgehiagokara Zeljko Obradovicek zuzentzen duen taldea. Emaitzak gorabehera, serbiarrek PlayIn-eko postuetan jarraitzen dute eta astearte honetan (20:30) sailkapenean finkatzeko garaipena bilatuko dute. Entrenatzaile serbiarrak James Nunnally eta Ognjen Jaramaz berreskuratzen ditu. Pasaden astean NBA-ra joandako Tristan Vukcevicen baja izango du. Belgradeko taldea biko jaurtiketa gehien saskiratzen dituen hirugarren taldea da.
8º Baskonia (16 garaipen eta 13 porrot): Dusko Ivanovicen gizonak PlayIn-eko postuetan finkatu dira Buesa Arenan lortutako bi garaipen jarraiei esker. Urdin-gorriak garaipen bolada luzatzen ahaleginduko dira Belgraden, sailkapenean postuak igotzeko. Talde gasteiztarra txapelketa osoko bosgarren talderik saskiratzaileena da (84,1), Markus Howard izanik taldeko saskiratzaile nagusiena eta txapelketa osoko bigarrena (18,5).
Bi taldeen arteko 11. lehia izango da, non Baskoniak 6 garaipen lortu dituen. Astearte honetan (20:30), urdin-gorriek Stark Arena bisitatuko dute Euroleaguen batzen jarraitzeko helburuarekin.