Pablo Lasoren gizonek bi neurketako aste berri bati ekingo diote.
Urteko azken bi hitzorduak baskoniarentzat. Datorren abenduaren 27an, Baskoniak eta Paris Basketballek Buesa Arenan jokatuko duten neurketa oso berezia izango da klubaren historia handia omenduko baita, palmaresaren igoerarekin. Bi egun beranduago ligako azken jardunaldiari egin beharko dio BAXI Manresaren aurka (igandea, 17:00).
Ostegunean, 20: 30etatik aurrera, Buesa Arenak gau ahaztezin bat biziko du Paris Basketballen aurka. Palmaresa altxatuta, gasteiztarrek klubaren historian zehar lortutako lorpenak omenduko dituzte. Gainera, baskoniako jokalari ohi eta Pariseko egungo entrenatzailea den Tiago Splitter ere bertan izango da. Denboraldi hasiera bikain batean, talde frantziarra, bere debutean Europako txapelketa nagusian, sailkapeneko lider bezala iritsiko da norgehiagokara. Paris Basketball hirugarren talderik saskiratzaileena da, lehiako 86.8 puntu eginez.
Igandean, 17: 00etatik aurrera, gasteiztarrak Manresara joango dira urteko azken neurketari aurre egiteko. Bertan, Diego Ocamporen gizonen aurka neurtuko dituzte indarrak. Urdin-gorriek, urtea modurik hoberenean amaitzeko eta etxetik kanpo garaipen berri bat erdiesteko borrokatuko dute. Pablo Lasoren gizonek 6. garaipena bilatuko dute kataluniarren aurka. Baxi Manresak txapelketako bigarren saskiratzailerik nagusiena den Derrick Alston Jr (neurketako 15.7 puntu) du bere taldean.
Baskoniak bi txapelketetan batzen jarraitzeko eta urtea sentsazio onekin amaitzeko borrokatuko du.