Baskoniak talde greziarraren aurka jokatuko du Turkish Airlines Euroleagueko bigarren itzuliko lehen neurketa.
Talde euskaldunak Panathinaikosen bisita jasoz hasiko du 2024. urtea Zurbanoko pabiloian. Zaleen aurrean, urdin-gorriek europako txapelketako hamargarren garaipena lortzen saiatuko dira. Duelua, bihar, urtarrilaren 3an (20:30) jokatuko da.
11º Baskonia (9 garaipen eta 8 porrot): Dusko Ivanovicen gizonek beren Euroleagueko ibilbideko hirugarren balantzerik onenarekin amaitu dute lehen itzulia. Milanen erori ondoren, etxean indartsu izaten eta sailkapenean postuak igotzeko garaipen berri bat lortzen ahaleginduko da Baskonia. 17 jardunaldiren ostean, baskoniako lau jokalari jokoaren arlo ezberdinetan nabarmentzen dira. Tadas Sedekerskis da errebote gehien harrapatzen dituen jokalaria. Markus Howard da txapelketa osoan hiruko gehien sartu dituen jokalaria. Asistentzien sailkapenean hirugarren postuan ageri da Codi Mille-McIntyre eta Chima Moneke da Euroleague osoko bosgarren jokalaririk baloratuena.
4º Panathinaikos AKTOR Athens (10 garaipen eta 7 porrot): Ergin Atamanek zuzentzen duen taldeak lehen itzuli ona egin du 10 garaipenekin eta sailkapeneko laugarren postuan kokatu da. Azken bost neurketetatik lau irabazita, azkena Izar Gorriaren aurka, iritsiko da Buesa Arenara talde greziarra. Mathias Lessort da Panathinaikoseko jokalaririk nabarmenena, 14,3 puntu, 5,8 errebote eta 18,9 baloraziorekin.
Buesa Arenak ateak irekiko ditu 2024ko lehen partidarako. Zaleen aurrean, Baskonia Panathinaikos menderatzen saiatuko da. Bi taldeek 33 aldiz neurtu dituzte indarrak eta horietatik 16tan atera dira garaile arabarrak.