Saski Baskoniak argentinar jokalariaren fitxaketa baieztatzen du, Pablo Prigioni, Houston Rockets-etik datorrena denboraldiaren amaiera arte.
Argentinako jokalariak, 39 urte dituenak, NBA-n eman ditu azkenengo bost denboraldiak, eta aurretik, zazpi denboraldiz jokatu zuen Baskonian bi etapa desberdinetan, Baskoniako historian baserik onena bilakatuz eta zaleen jokalaririk maitatuena. Prigionik Baskoniako jokalari bezala titulu garrantzitsuak lortu zituen: ACB Liga 1, 3 Errege Kopa eta 4 Espainiako Superkopak.
Baskoniak, Pablo Prigionirekin batera, hilabete erdian prentsaurrekoa eskainiko du, jokalaria taldera batzen denean.