Geldialdiaren ondoren, Baskonia Partizan eta Morabanc Andorraren aurkako lehiekin itzuliko da.
Txapelketa ofizialik gabe bi aste baino gehiago pasa ondoren, urdin-gorriak etxetik kanpo bi norgehiagokekin itzuliko dira. Ostiral honetan, 20:30etatik aurrera, Baskoniak Europako ibilbideari berrekingo dio Zeljko Obradovicen gizonen aurka. Bi egun beranduago, Andorrako lurretara bidaiatuko du Morabancen aurka bigarren erronka jokatzeko (igandea, 17:00).
Baskoniak Euroleaguen garaipenak batzen eta etxean erakutsitako dinamika ona kanpora eramaten ahaleginduko da Belgraden (ostirala, 20:30). Txapelketa kontinentaleko azken norgehiagokan Baskoniak Maccabi garaitu zuen (89-82) eta Partizanek Monako (69-86). 12, 7 puntu, 6,2 errebote eta 17,1-eko balorazioarekin, Tyrique Jones da taldeko jokalaririk nabarmenena.
Morabanc Andorra, urdin-gorrien asteko bigarren aurkaria. Igande honetan, 17:00etatik aurrera, Pablo Lasoren gizonek Endesa Ligan batzen jarraitzeko borrokatuko dute Joan Plazarenen aurrean. Andorrakoek txapelketako saskiratzaile nagusiena den Jerrick Harding dute taldean, neurketako 21 puntu erdietsiz. Arabarren aldetik, Chima Moneke da txapelketa osoko laugarren jokalaririk baloratuena, batez beste, 17,6-ko balorazioa lortuta.
Geldialdiaren ostean, gasteiztarrak intentsitate handiko bi lehiekin itzuliko dira, bi txapelketetan batzen jarraitzeko helburuarekin.