Gasteiztarra Baskoniaren entrenatzaile berria bihurtu da datozen hiru denboraldietarako.
Baskoniak eta Pablo Lasok (1967) akordioa lortu dute entrenatzaile arabarrak ontzi urdin-gorria zuzentzeko 2027. urtera arte. Laso Bayern Munichetik dator, pasaden denboraldian Alemaniako liga irabaziz.
Pablo Laso etxera itzuli da. 1984an debuta egin zuenetik 370 neurketetan elastiko urdin-gorria jantzi zuen, 1951 asistentzia banatuz eta entitateak lortutako lehen Errege Kopako MVP-a izanik, entrenatzaile gasteiztarrak Baskoniaren aulkiaren ardura hartuko du datozen hiru denboraldietan.
Azken 15 urteetako entrenatzaile ohoratuena, Real Madrilekin 22 titulu irabazi zituen: EuroLeague, 6 ACB Liga, 6 Errege Kopa eta 7 Superkopa. Esperientzia handia du, etxeko txapelketan 583 neurketa zuzenduz eta europako saskibaloi txapelketa nagusian 376.
Ongi etorri zure etxera, Pablo!