Senegalgo jokalariak Palentziako taldean jokatuko du denboraldi berrian.
Baskonia eta Zunder Palentzia akordio batera iritsi dira Ousmane Ndiayeren lagapenerako. Senegaldarrak, 23-24 denboraldian Endesa Ligan arituko den eta Marco Justok zuzentzen duen taldean jokatuko du.
Ndiaye pasasen denboraldian iritsi zen Zurbanoko entitatean. Bere lehen urtean zilarrezko LEB-eko taldearen parte izan zen, partidako, 9,2 puntu eta 7,5 errebote erdietsiz. Gainera, baskoniako pibotak aurre-denboraldia lehen taldearekin egin du Joan Peñarroyaren aginduetara.
Ousmane Ndiayek etapa berri bati ekingo dio Endesa Ligan jokatuko duen Zunder Palentzian eta klubak zorterik onena opa dio datorren denboraldirako.