Urdin-gorriek Valentziaren bisita jasoko dute Euroleaguen batzen jarraitzeko helburuarekin.
Europan berriz ere izaera ateratzeko momentua. Ostiral honetan (20:30), Baskoniak Alex Mumbruk zuzentzen duen taldearen bisita jasoko du txapelketa kontinentaleko lehia berri batean. Pasaden astean Belgraden Izar Gorria gainditu ondoren, gasteiztarrak etxera itzuliko dira beste neurketa magiko bat bizitzeko Glow Game-arekin. Buesa Arena distiraz eta argiz beteko da, elkarrekin Euroleagueko 13. garaipena lortzeko. Joanekoan urdin-gorriak atera ziren garaile 84 eta 98-ko markagailuarekin.
8º Baskonia (12 garaipen eta 10 porrot): Dusko Ivanovicen gizonek Euroleaguen garaipen berri bat lortzeko borrokatuko dute ostiral honetan (20:30). Olympiacos eta Izar Gorria gainditu ondoren, gasteiztarrek Valentzia Basketen bisita jasoko dute. Play-in edota Play-off postuetan sartzeko zuzeneko duelua. Baskonia da txapelketa osoko talderik arriskutsuena 6,75-eko marratik, neurketako 10.8 hiruko erdietsiz,
11º Valentzia Basket (11 garaipen eta 11 porrot): Europako azken hitzorduan EA7 Milan gainditu eta Play-In-eko postuetara itzuli ondoren iritsiko dira neurketara Alex Mumbruren gizonak. Valentziarrak txapelketako 12. garaipena lortzeko borrokatuko dute, talde urdin-gorriarekin berdinduz. 13,1 puntu, 4,3 errebote eta 13,7-ko balorazioarekin, Semi Ojeleye da talde taronjako jokalaririk nabarmenena.
Euroleagueko eta Endesa Ligako norgehiagoka guztiak zenbatuta, bien arteko 100. neurketa izango da. Ostiral honetan (20:30), Buesa Arenak bere bigarren Glow Game-a biziko du, saskibaloi onenaz gain, bertaratutakoek argi ikuskizun bikain batekin gozatzeko aukera izanez.