Pibot senegaldarrari ebakuntza egin diote ezkerreko eskumuturreko eskafoluno-lotailuan.
Atzo arratsaldean, Khalifa Diopi ebakuntza egin zioten Madrilen, ezkerreko eskumuturreko eskafoluno-lotailuan duen lesioa osatzeko. Corella, Tabuenca eta Ocampos doktoreek egindako ebakuntza normaltasunez joan eta behar bezala atera zen.
Senegaldarrak gaur goizean jaso du ospitaleko alta. Datozen egunetan Khalifa lanean jarriko da Baskoniako zerbitzu medikoen eskutik eta bere bilakaerak markatuko du itzulera. Animo, Khalifa!