Joko antolatzaile urdin-gorriak lesioa du eskuin oineko artikulazio batean.
Kamar Baldwinek min hartu zuen eskuin oinean Georgiako selekzioarekin egindako entrenamendu batean. Gasteizera itzultzean klubeko zerbitzu medikoek egindako probek, oineko lehen atzamarreko artikulazio metatarsofalangikoan lesio bat duela egiaztatu dute.
Egunez eguneko bilakaerak markatuko du jokalariaren itzulera.