Baskonia prest dago aste berean Partizan eta Morabanc Andorraren aurkako bi neurketa ahaztezin bizitzeko.
146 dira Buesa Arenak Europako saskibaloi onenari ateak itxita izan dituen egunak, baina atzera-kontaketa amaierara iritsi da. Astebete baino gutxiagoan, tenplu urdin-gorriak Grupo Amutiok aurkezten duen Opening Week-a hartuko du. Urriaren 3an (20:30), Baskoniak Partizanen bisita jasoko du Europako txapelketako lehen neurketan eta bi egun beranduago, urriaren 4ean, larunbata (18:00), Morabanc Andorraren aurka jokatuko du Endesa Ligako bigarren jardunaldian.
Emozioz beteriko denboraldi baten hasiera markatuko duten bi neurketa Zurbanoko pabiloian. Bertan, gure tenplua entretenimenduaren epizentro bihurtuko da birritan. Musika emanaldiak (Henry Mendez, Mar Lucas, Efecto Pasillo eta RVFV), ikuskizun akrobatiko eta argitsuak eta laster ezagutzera emango diren sorpresa gehiago.
Zurbanoko pabiloian bi egunetarako aurreikusten den zale kopuru handia dela eta, TUVISA-tik, Buesa Arenarako zuzeneko linea indartu egingo da urriaren 3an eta 5ean. Geltokiei eta ordutegiei buruzko informazioa hurrengo egunetan zabalduko da.
MINUTUZ MINUTU – BASKONIA VS PARTIZAN
Lehen hitzordu handia Buesan, Partizanen aurka, Baskoniak Euroleague-ko 25. denboraldiari hasiera emango dion neurketan (urriak 3, 20:30). Lehia hau, Pablo Laso entrenatzaile gasteiztarrak zuzentzen duen Baskonia berriaren lehen agerraldi ofiziala izango da. Neurketa honek ere Vanja Marinkovicen itzulera ekarriko du hiru urtez bere etxea izan zenera. Baskoniako tenpluan biziko diren bi norgehiagoken lehen plater nagusia ikuskizunez, musikaz, saskibaloiz eta emozio handiz beteta dator:
19.30h – Ateen irekiera
20.15h – Atarikoa ikuskizunarekin
20.29h – Zale guztien palmeoa
20.30h – Baskonia eta Partizanen arteko lehiaren hasiera
Atsedenaldian – Henry Mendezen emanaldiaren lehen zatia
Amaieran – Henry Mendezen emanaldiaren bigarren zatia
MINUTUZ MINUTU – OPENING GAME – BASKONIA VS MORABANC ANDORRA
Asteko lehen dueluaren ondoren, Baskoniaren urteko Opening Game handia itzuliko da. Baskoniak Morabanc Andorra hartuko du urriaren 5ean, larunbata, 18: 00etan, Endesa Ligako bigarren jardunaldiari dagokion neurketan. Talde urdin-gorria, 24/25 Endesa Ligako denboraldi irekiera ekitaldiaren hirugarren edizioa bizitzeko prestatzen ari da. LED ikuskizun paregabe batekin, Buesa Arena inoiz baino distiratsuago agertuko da, urtez urte ikuskizunen bilakaerak markatazen dituen Opening Game-an. Era berean, maila goreneko musika emanaldiak eskainiko dira Mar Lucas, Efecto Pasillo eta RVFV-rekin. Goi mailako ekitaldi bat, 7 orduko entretenimenduarekin.
16.30h – Ateen irekiera
17.45h – Atarikoa akrobazia eta LED argien ikuskizunarekin
17.59h – Zale guztien palmeoa
18.00h – Neurketaren hasiera
Atsedenaldian – Mar Lucasen emanaldia
Amaieran – Efecto Pasillo eta RVFV-ren emanaldia
Gasteiz bi neurketa ahaztezin bizitzeko prestatzen ari da. Bertan, Buesa Arenak bere bertsiorik onena erakutsiko du Partizanen aurkako 24/25 Euroleague-ko estreinaldian eta Endesa Ligako Morabanc Andorraren aurkako lehian. Oraindik garaiz zabiltza bi ekitaldi handietarako sarrerak eskuratzeko eta Zurbanoko pabiloira ikuskizunaz eta Baskoniaren proiektu berriaz gozatzera etortzeko.