Surne Bilbao Basketen aurkako neurketarako Buesa Arenako I, II eta III mailak ia agorturik daude.
26 egun gelditzen dira Zurbanoko Pabiloiak 23-24 denboraldiko lehen partida ofiziala hartzeko eta dagoeneko 2.000 sarrera baino gutxiago daude salgai baskonia zaleek hainbeste itxaroten duten ekitaldirako. Datorren irailaren 30ean (18:00), talde urdin-gorriak Surne Bilbao Basketen aurka neurtuko ditu indarrak denboraldi hasierako festa handian.
Vicco, Maldita Nerea eta Juan Maganen eskutik, Opening Game-a musika emanaldiz beteriko jardunaldi ahaztezin bat izango da. Gainera, argi eta kolore ikuskizunek denboraldi ilusionagarri bati hasiera emango diote. Aurkezpena momentu garrantzitsu bat izango da baskoniako jokalari berriei harrera egiteko.
Urtebete geroago, Buesa Arenak dirdira egingo du Opening Game-arekin. Lehen edizioan erantzun bikaina izan zuen ekitaldi berezia. Sarrerak 15€-tik (helduak) eta 9€-tik aurrera (haurrak) daude salgai. Ez galdu datorren irailaren 30eko saskibaloi festa handia!