Buesa Arenan biziko den ekitaldi handiak musika emanaldiak, argi ikuskizunak eta sorpresa gehiago izango ditu.
Lau egun besterik ez dira gelditzen Zurbanoko pabiloiak Opening Game-rako ateak irekitzeko. Ikuskizunez, dibertsioz eta saskibaloiz beteriko ekitaldian, Baskoniak Surne Bilbao Basketen bisita jasoko du larunbat honetan (18:00).
Juan Magan, Vicco eta Maldita Nerea dira Buesa Arenako lehen jardunaldirako baieztatutako artistak. Gainera, argi eta soinu ikuskizunek datorren irailaren 30a egun ahaztezina bihurtuko duten giro bikaina sortuko dute. Duela aste batzuetatik “Sarrerak Agorturik” kartela eskegita dagoelarik, Opening Game-an taldea babestera etorriko diren 15.500 zaleek 7 orduko ikuskizunaz eta entretenimenduaz gozatu ahal izango dute.
Buesa Arenan espero den zale kopurua dela eta, Saski Baskoniatik denborarekin etortzeko eta garraio publikoa erabiltzeko gomendioa ematen dugu. Tuvisak, baskoniako jarraitzaileak norgehiagoketara ekartzen dituen linea berezia mantenduko du, baina autobus gehiagorekin indartuko da.
EKITALDIA MINUTUZ MINUTU
Ekitaldia hasi baino ordu batzuk lehenago, zaleek Bakh-eko topaguneaz gozatu ahal izango dute. Bertan, neurketa hasi aurretik motorrak berotzeko helburuarekin, edariak eta janariak eskainiko dituen taberna zerbitzua egongo da, musika onenarekin batera.
16: 30etan, Buesa Arenak bere 12 ateak irekiko ditu, musika protagonista izango duen atariko festaren gune bihurtzeko. Partida hasi baino 20 minutu lehenago zaletu guztiek eserlekuak har ditzaten animatzen da, beroketaren azken minutuetan taldea animatzeko. Taldearen aurkezpenean, LED uztailekin egindako akrobazia emanaldi batekin eta zaleek eramango dituzten milaka eskumuturrekorekin pabiloia guztia argiztatuko da, argi eta soinu ikuskizun ikaragarria sortuz. Jarraian, zaletu guztiak batera txalokatzen hasiko dira.
18:00etan, Endesa Ligako 3. jardunaldiari dagokion Baskonia eta Bilbao Basketen arteko lehia hasiko da.
Hutsarteak argi ikuskizunekin zein pistaren perimetroa inguratuko duten hainbat jarduerarekin girotuko dira. Lehen musika emanaldia norgehiagokaren atsedenaldian izango da, Juan Maganen eskutik.
Neurketa amaitutakoan, pista izango da partidu osteko jaia girotuko duten kontzertuen eszenatokia. Vicco izango da eszenatokira igoko den eta zaleak zutik jarriko dituen lehen artista. Festak, Maldita Nerearen emanaldiarekin jarraituko du, Juan Magan elektrolatinoaren erregeari bide eman aurretik. Azken honek, iazko arrakastaren ondoren, ez du denboraldiko ekitaldi handia galdu nahi izan.
Arratsalde-gau paregabea biziko dugu berriz ere Zurbanoko pabiloian datorren irailaren 30ean, gure taldea babesteko eta beste inork ez bezalako ikuskizunaz gozatzeko lau herrialdeetatik eta 28 probintzietatik etorriko diren milaka zalerekin.