Txekian jaiotako jokalariak Urrezko LEB ligan jokatuko du 2023-24 denboraldia.
Saski Baskonia eta Real Betis akordio batera iritsi dira Ondrej Hanzlik hegaleko jokalariaren lagapenerako. Ziklo berri bat Gasteizen hezitako 21 urteko hegalekoarentzat. Pasaden denboraldian Bàsquet Gironarekin Endesa Ligan aritu ondoren, Ondrej Urrezko LEB ligara itzuliko da talde andaluziarraren eskutik.
15 urterekin Saski Baskoniaren harrobira iritsi ondoren, Hanzlik kadete, junior, EBA eta Zilarrezko LEB-eko taldeetatik pasa da. Honez gain, Juaristi ISB-rekin Zilarrezko eta Urrezko LEB-n aritutakoa da.
Ondrej Hanzlikek Betisen jarraituko du bere heziketarekin. Klubetik zorte on opa nahi diogu Ondreji.