Hegaleko txekiarrak amaitu du bere baskoniako etapa talde gasteiztarraren estrukturan zortzi denboraldi igaro ondoren.
Zortzi denboraldiren ondoren, Baskoniak eta Ondrej Hanzlikek euren bideak banandu dituzte. Hanzlik 14 urterekin iritsi zen Gasteizera eta denbora honetan zehar harrobi gasteiztarreko kadete, junior EBA eta Zilarrezko LEB taldeetatik pasa da. Gainera, lehen taldearekin aurre-denboraldia egitera iritsi da.
Txekiar Errepublikako jokalaria Juaristi ISB-n aritu zen utzita 20-21 denboraldian, Urrezko LEB ligara igoera lortuz. Hanzlikek Endesa Ligara salto egin zuen Basquet Gironan utzita jokatuta. Azken denboraldi honetan Betisen jokatu du.
Klubak eskerrak eman dizkio denbora honetan izan duen konpromiso eta profesionaltasunagatik eta zorterik onena opa dio etorkizun pertsonal zein profesionalerako.