Datorren ostegunean, urriak 24, Cashless aplikazioaren erabiltzaileek, pintxo alemaniar bat jasoko dute kontsumizio bakoitzarekin.
Pablo Lasoren gizonek Alba Berlinen aurka neurtuko dituzte indarrak datorren ostegunean, urriak 24 (20:30). Europako hitzordu berezi batean, Zurbanoko pabiloiak Oktoberfest, alemaniar festa tradizionala, ospatuko du, Baskoniaren Cashless aplikazioaren erabiltzaile bakoitzari pintxo bat eskainiz kontsumizioko.
Pabiloiko tabernetan promozio berezia izango da. Bertaratzen direnek, alemaniar pintxo batez gozatu ahal izango dute kontsumizioa eskatzerakoan. Promozio hau Baskoniaren Cashless aplikazioaren erabiltzaileentzat solik izango da, pintxoa kontsumizioaren prezioaren barruan edukirik. Tabernak, gainera, tematizaturik egongo dira zaleek alemaniako ospakizun honetan bete-betean murgiltzeko.
Cashless sistemaren promozioa
Neurketa honek Cashless ordainketa sistemaren bultzada ere markatuko du. Eraginkorra dela erakutsita, Cashlessek Buesa Arenan ordainketa metodo nagusi gisa finkatzea du helburu. BKN Cashless aplikazioaren bidez, zaleek hainbat abantaila izango dituzte:
- Erabiltzaileentzako abantailak:
-
- Eskaeretan denbora aurreztea.
- Aldez aurretik erreserbatzeko aukera, produktua ziurtatzeko.
- Produktuen katalogo osorako sarbidea.
- Pabiloi barruan sustapen bereziez eta deskontu esklusiboez gozatzeko aukera.
- Proceso: