Erreboteaz gain taldeari asko aportatu diezaiokeela adierazi du pibotak. Energia, indarra eta saskiratzeko gaitasuna hain zuzen dira bere ezaugarri nagusiak.
OD Anosike gaur goizean izan da ofizialki aurkeztua Kirolbet.es Klubaren babesle ofizialak Gasteizko Frantzia Kalean duen lokalean.
Pibotak denboraldi batez sinatu du eta 21 zenbakia jantziko du. Anosike oso pozik azaldu da, beretzat aukera oso garrantzitsua baita Baskonian jokatzea, “historia handiko Kluba da, bertatik jokalari bikainak pasa dira eta Euroleague jokatzen du”.
Baskonista berriak erreboteaz gain asko aportatu dezake. “Errebotea da nire indargune nagusia, baina kantxan arin korrika egin dezaket eta taldekide ona naiz. Aukera hau aurrera pausu handia da nire ibilbidean. Saskiratu eta gogor defenditu dezaket. Gainera, energia asko transmitituko dut taldean”, azaldu du fitxaketa berriak.
2.03 metroko altuerarekin, Italiar Ligako saskiratzaile nagusia izan zen iaz. “Altuerarik ez dudala esaten dutenei ez diet ezer esateke. Urtero entzuten dut berdina eta urtez urte erreboteatzeko gai naizela erakutsi dut. Hor daude emaitzak”.
Velimir Perasovicekin hitz egiteko aukera izan du eta “errebotea, taldekide ona izatea eta gogor borrokatzea” eskatu diola azaldu du jokalari estatubatuarrak.
Euroleaguea jokatzea aurrera pausu garrantzitsua da Anosikerentzat. Jokalari handiak aurkituko dituela badaki eta erronkatzat hartzen du. “Liluraturik nago. Erronka handia da niretzat eta hori dela eta nago hemen. Entrenatzailearen eta taldekideen laguntzaz goi mailan lehiatu dezakedala erakutsiko dut”.
Felix Fernandez Kirol Zuzendariarekin batera egon da aurkezpenean Anosike eta oso pozik eta eroso azaldu da. Gainera, Klubari fitxaketa bat falta zaiola adierazi du Fernandezek. “Hegaleko bat falta zaigu eta aukera onena ekartzeko helburuaz gabiltza lanean”, onartu du. Honetaz gain, “Adam Hanga lehen taldeko jokalaria da eta gogo askorekin dago. Asko lagunduko gaitu aurten” azaldu du Kirol Zuzendariak.
Gainera, “jokalari gehienek hasiko dute aurre-denboraldia. Denboraldia oso gogorra izango da eta ahalik eta hoberen hasi behar gara. Lehen egunetik izan behar gara lehiakor”, adierazi du Felixek.
Prentsaurrekoa entzun