Joan Peñarroyaren gizonek Panathinaikosen aurka jokatuko dute ostiral honetan (20:15) europako txapelketako bosgarren jardunaldian.
Buesa Arenatik kanpo, Turkish Airlines Euroleagueko jardunaldi berri bat izango du baskoniak. Urdin-gorriek Panathinaikosen aurka jokatuko dute ostiral honetan (20:15). Neurketa garrantzitsua talde arabarrarentzat, Ergin Atamanen gizonen aurka europako bigarren garaipena lortzeko helburuarekin.
15º Panathinaikos Athens (Garaipen 1 eta 3 porrot): Txapelketako lehen lau norgehiagoketan garaipen bakarra lortuta, Bayernen aurka, talde greziarrak urdin-gorrien balantze berdina du. Uda honetan 11 fitxaketa berrirekin indartu den Panathinaikos, txapelketako bost talderik onenen artean ageri da txapeletan (2,8) eta baloi lapurretan (8,0). 14,2 puntu, 6 errebote eta 19,5-eko balorazioarekin, Mathias Lessort da talde greziarreko jokalaririk nabarmenena.
16º Baskonia (Garaipen 1 eta 3 porrot): Denboraldiko bigarren garaipena lortzeko helburuarekin iritsiko da Baskonia Atenasera. Joan Peñarroyaren taldea txapelketa osoko talderik erreboteatzaileena da, 39,3 aldaratzerekin. Gainera, Tadas Sedekerskis kapitaina da errebote gehien harrapatzen duen jokalaria (9,5). Turkish Airlines Euroleagueko jokalaririk baloratuena da Chima Moneke, neurketako 22 puntuko balorazioa erdietsiz. Entrenatzaile urdin-gorriak Nikos Rogkavopoulosen eta Dani Diezen hutsuneak izango ditu.
Bi taldeek 32 aldiz neurtu dituzte indarrak, garaipenen balantzea 16na berdinduta dagoelarik. Neurketa garrantzitsua sailkapenean gora egiteko balioko dion garaipena lortzeko borrokatuko duen Baskoniarentzat.